Zarauzko masterrek 27 domina lortu dituzte Espainiako Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 11

sasoian.info Asteburuan Neguko Espainiko Master Txapelketa jokatu dira Bartzelonan, eta Zarautz Balea taldeko master taldearentzat oso arrakastatsua izan da. Guztira, 27 domina irabazi dituzte: 11 urrezko, 8 zilarrezko eta beste 8 brontzezko, hain zuzen ere. Aldi berean, Espainiko 2 errekor egin dituzte, Adriana Campoy igerilariaren eskutik; bata, 100 metro bular estiloan, eta bestea, 200 metro bular estiloan. Sailkapen orokorrean, 12. postuan amaitu dute taldeka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide