Mozorroak prestatzen doaz

Aritz Mutiozabal 2013ko otsailaren 9a

Oraindik ez da jende askorik ikusten mozorrotuta Zarauzko kaleetan, baina egunak aurrera egin ahala jendea girotzen joango da. Bien bitartean, gaur goiezan kareta eta maskara tailerra egin dute Zarauzko Merkatu Plazan, bigarren solairuan, Nahia artisau elkartearen eskutik. Bertan izan dira haurrak, baita haien gurasoak ere, bakoitza bere gustuko antifaza apaintzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide