Asegurua kontratatzeko lehiaketa publikorako deia egin du Udalak

Karkara.eus 2013ko otsailaren 8a

Otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira agiriak

Orioko Udalak lehiaketa publiko bidez ondare

erantzukizuna eta ondasunetako kalteak eta ekipo elektronikoen eta

informatikoen asegurua kontratatzeko aukeraketa egingo du. Kontratua 2013ko martxoa...

Otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira agiriak

Orioko Udalak lehiaketa publiko bidez ondare erantzukizuna eta ondasunetako kalteak eta ekipo elektronikoen eta informatikoen asegurua kontratatzeko aukeraketa egingo du. Kontratua 2013ko martxoaren 3tik 2014ko martxoaren 2ra artekoa izango da eta urteko luzapenak gehienez ere 4 urtekoa. Lizitazioaren kopurua: 30.000 eurokoa da, zergak barne. Lizitatzaileek hobe dezakete kopuru hori. Garantiak, berriz, behin-betikoa, adjudikazio kopuruaren %5ekoa dira.

Agiriak jasotzeko, espedienteko dokumentazioa, Orioko udaletxeko Idazkaritzan aztertu daiteke eta Orioko Udalaren Kontratistaren Profilean: www.oriora.com. Aurkeztu beharreko agiriak baldintza orrietan zehaztuta daude. Agiri horiek Orioko udaletxeko Idazkaritza-Kontuhartzailetzara eraman behar dira astelehenetik ostiralera bitartean, 08:30etatik 14:30etara.

 


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide