Muntoko plan partziala behin betiko onartu du Orioko Udalak

Karkara.eus 2013ko otsailaren 8a

Horrez gainera, kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatuko diren hizkuntza irizpideei lehen onarpena eman diete

Otsailaren 5ean, asteartearekin, udalbatzarraren ezohiko bilkura egin zen. Gai zerrendan bederatzi gai jarri zituzten mahai gainea...

Horrez gainera, kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatuko diren hizkuntza irizpideei lehen onarpena eman diete

Otsailaren 5ean, asteartearekin, udalbatzarraren ezohiko bilkura egin zen. Gai zerrendan bederatzi gai jarri zituzten mahai gainean eta guztiak onartu zituzten.

Eztabaida ugari izan zen plenoan eta ordubetetik gora iraun zuen. Hala, aho batez onartu zituzten Munto inguruko kale bati Saregile izena ematea, kanpineko taberna eta supermerkatuaren zerbitzuak emateko kontratazioko baldintzak eta kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatuko diren hizkuntza irizpideei lehen onarpena ematea.

Hizkuntza irizpideen gainean alkateak hitz batzuk egin zituen. Hemen duzue gai hori nola tratatu zuten ikusteko aukera:

Eztabaida garaia Muntoko plan partziala onartu zenean iritsi zen. EAJk eta Bilduk alde bozkatu zuten eta elkarren arteko eztabaida izan zuten bideoan ikusi daitekeen bezala:

Bukatzeko, EAJk etxegabetze kasuetan Orioko Udalak nola jokatu behar duen arautzen duen protokoloa onartu zen EAJren eta Orainen botoekin. Hemen ikusi dezakezue protokolo orria.

Gainontzean, Teknifikazio Zentroko medikuntza, fisioterapia eta hipoxia zerbitzuen gestioaren kontzesioa adjudikatzeko lehiaketa eta aisialdiko zerbitzuaren gestioaren kontzesioa adjudikatzeko lehiaketa arautuko dituzten baldintzak EAJren aurkako botoekin eta Bildu eta Orainen aldekoekin onartu zituzten. Plenoan Bilduko Jon Agirresarobe falta zenez, kalitatezko botoa erabili zuen bi lehiaketen baldintzak onartzeko alkateak eta EAJk hori salatu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide