![]() |
Hemen kontsulta dezakezue aurtengo inauterien egitaraua:
Otsailak 8, Ostirala
-Eguerdian, Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.
-Arratsaldean, herriko Ikastetxeetako haurren Inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Eusebio Gurrutxaga plazan.
-18:30ean Musika Eskolaren Inauteritako Kalejira Ludotekarekin batera: Zirkua, herriko ume eta heldu guztiak gonbidaturik!
-23:00etan Alondegian, ZUMB musika bandaren Inauteri dantzaldia: Dancing Night Gala.
Otsailak 9, Larunbata
-Goiz osoan, Inpernupeko Joaldunak baserriz baserri ibiliko dira, mozorrotuta, bertsolariz eta musikariz lagunduta.
-12:00etan Iraunkorrak Txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.
-18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, mozorro festa.
-18:30ean herriko kaleetan zehar kalejira Iraunkorrak txarangarekin
-22:30etik 1:00etara Kofradian Diskoteka Mozorrotua.
Mozorro Lehiaketak
Larunbatean bi lehiaketa egingo dira:
Haurrak: Arratsaldeko 18:30ean. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakako eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakako eta taldeei beste hainbeste.
Helduak eta gazteak: 20:00etan. Hiru sari emango dira:
-Banakako edo bikote onenari-100 euroko saria.
-Taldeak: onenari 300 euroko saria / bigarrenari 150 eurokoa.
Izen ematea, 17:00etan, plaza bertan. Lehiaketarako Musika berezi bat eskatu nahi bada izena ematean ekarriko da.
Otsailak 10, Igandea
-14:00etan Beheko Plaza Elkartean: bazkideentzat Inauteri Bazkaria.
-Jarraian, elkarte bertan mozorro Lehiaketa.
-17:00etan Aita Mari antzokian, haur zinema.
Otsailak 11, astelehena
-15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna : “Sentitu, pentsatu, ekin!”.
-18:00etan Ludotekan Inauteri festa eta merendola 9-12 urte bitarteko haurrentzat.
Bestalde, aurteno kartel lehiaketa Mireia Arronak irabazi du. Kartel guztiak Alondegian daude ikusgai. Herritarren saria aukeratzeko bozkatzeko aukera zabaldu da. Bozkatzen dutenen artean bi lagunentzako afaria eta liburu sorta bat zozkatuko dira.
