Aurten ere Saharautz taldeak elkartasun karabanarako bilketa egin du. Guztira, 7111 kilo pasta, 648 kilo azukre, 1.422 kilo arroz, 1.296 kilo dilista, 280 kilo atun eta 150 konpresa jaso dituzte. Hori dela eta, "garai zailotan" ahalegin "berezia" egin duten norbanako, ikastetxe eta saltoki handiei zein gaiak sailkatu eta kutxetan sartzeko egindako deialdiari erantzun dieten boluntarioei eskerrak eman dizkiete elkartetik.