BIDEOA: Geni Dovalen omenez

Baleike 2013ko otsailaren 7a

Iazko santelmoetan San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako kideek omenaldia egin zioten Maria Eugenia Dovali, 23 urtez egindako lana eskertzeko. Omenaldi hartarako belaunaldi ezberdinetako hainbat kidek kontatutako oroitzapenak, anekdotak eta gertae...

Iazko santelmoetan San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako kideek omenaldia egin zioten Maria Eugenia Dovali, 23 urtez egindako lana eskertzeko. Omenaldi hartarako belaunaldi ezberdinetako hainbat kidek kontatutako oroitzapenak, anekdotak eta gertaerak biltzen dituen bideo hau prestatu zuten. Maria eta Jose aretoan bildutako lagunen bihotzak hunkitu zituen egun hartan, eta gaur berriro argitara ekarri nahi izan dugu, Geni Dovali merezi duen agurra emateko balio dezakeelakoan.

Maria Eugenia Doval hil da (artxiboko argazki eta bideoak barne)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide