San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako zuzendari Maria Eugenia Doval hil da

Baleike 2013ko otsailaren 7a

Gaur goizean hil da Maria Eugenia Geni Doval, 49 urte zituela, minbiziarekin borroka luzea izan eta gero. Duela 23 urte San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatza sortu zuen, eta gaur arte zuzendari lanetan aritu da, Pili Aizpuruarekin batera. Bere eskutik pasa dira herriko ehundaka gazte; belaunaldiz belaunaldi, musika maitatzen irakatsi die, atsedenik hartu gabe. Joan den urteko santelmoetan jaso zuen omenaldi hunkigarriak erakusten du Geni Dovalek zumaiarren bihotzetan utzitako arrasto sakona. 1990eko urrian eman zuten lehen kontzertua Azkoitian, eta Azkoitian egin du bere azken agerpena abesbatzarekin, 2012ko abenduaren 23an. Hemen ikus ditzakezue 2012ko santelmoetako omenaldiko argazkiak eta saioko bideo batzuk. Horrez gain, egun hartarako abesbatzako kideek prestatutako bideo zoragarria jarriko dugu prest izan bezain pronto, hura baino omenaldi egokiagorik ez dago eta.

Geni Doval, 2012ko santelmoetan egin zitzaion omenaldian. Argazkia: Gorka Zabaleta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide