Ostiraletik aurrera eskualdeko herri guztietan mozorroen magia zabalduko da ordu batzuez. Hemen Urola Kostako egitaraua, herriz herri.
Azpeitiko egitaraua hemen ikus daiteke.
Taldean mozorrotzearen abantailez irakurtzeko, klikatu hemen.
AIZARNAZABAL
Otsailak 8, ostirala.
- 14:30-16:00. Eskolan, Zirkoa gai hartuta mozorro festa.
- 16:30-17:00. Zirkoa ikuskizunerako izena ematea.
- 17:30. Kalejira, karrozarekin.
- 18:00. Frontoian Zirkoa ikuskizuna. Gero, DJarekin dantzaldia.
AZKOITIA
Otsailak 8, ostirala.
- 16:00. Ikastetxeetako umeen kalejira.
- 17:00. Umeentzako dantzaldia, plazan, Egan taldearekin.
- 17:00-19:30. Kontzejupean, Abarketatxo Ludotekako hezitzaileekin: margoak, eskulanak...
- 21:30-23:30. Elkargunean 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa DJ Xabirekin eta Mozorro Lehiaketa.
Otsailak 9, larunbata.
- 19:00. Azkoitiko Musika Bandaren kalejira.
- 19:30. Txalkor Txistulari taldearen kalejira.
- 22:30. DJ Imanol herriko enparantzan.
- 00:30. Herriko enparantzan, mozorro lehiaketaren sari banaketa.
BEIZAMA
Otsailaren 9a, larunbata.
- 18:00. Jolasak, frontoian (eguraldi txarra eginez gero, Natur Eskolan).
- Ondoren. Afaria, tabernan. Afaltzeko tabernan eman behar da izena, bihar bitartean; hiru menu egongo dira aukeran.
ERREZIL
Otsailaren 8a, ostirala.
- 16:30. Txokolatada umeentzat, Borondegin.
- 17:30. Guraso Elkarteak antolatuta, umeentzako disko festa egingo dute, Akertxokon.
- Ondoren. Papin erretzea, beheko plazan.
GETARIA
Otsailaren 8a, ostirala.
- 20:30. Frontoian Gure Txeru Elkarteko dantzarien Peter Pan dantza ikuskizuna.
Otsailaren 9a, larunbata.
- 14:15. Mozorro Bazkari Herrikoia, Berdura Plazan. Txartelak udaletxean eta liburutegian erosteko azken eguna gaur da.
- 17:00. Herriko plazan, haurren mozorroen desfilearekin hasi, animatzen diren guztiekin jarraitzeko (mozorro onenak sarituko dituzte).
- 18:30. Getariako dantza taldearen eskutik, Keinu bat Euskal Herriko Inauteriei: Mundakako Lamiak kalez kale.
- 19:30. Mozorroen kalejira Incansables txarangarekin.
- 23:00. Tabernetan, mozorro sarien banaketa.
- Ondoren. Parranda
Otsailaren 10a, igandea.
- 12:30. Getariako Musika Bandarekin kalejira. Ondoren, Inauterietako kontzertua, Getariako Musika Bandaren eskutik.
ORIO
Otsailaren 8a, ostirala.
- 20:00. Harribil Dantza Taldearen lokalean aurtengo inauterietako koreografia ikasteko saioa izango da.
Otsailaren 9a, larunbata.
- 13:00. Mozorro Lehiaketako epaimahaia tabernetatik pasako da inauterietarako prestatutako dekorazioa eta tabernarien mozorroak baloratzeko.
- 17:00. Inauterietako Mozorro Desfilearen hasiera, Bikamiotan. Plazan amaituko da.
- Ondoren. Mozorro Festa egingo dute herriko plazan.
ZARAUTZ
Otsailaren 7a, osteguna.
- 18:00-19:30. Gaztelekuan mozorroak prestatzeko tailerra.
Otsailaren 8a, ostirala.
- 11:30-13:30/17:00-19:00. Itxasmendiko Auzo Elkartean mozorroak eta opariak trukatzeko azoka egingo dute. Eskoletako haurrek desfileak eta jaiak egingo dituzte.
Otsailaren 9a, larunbata.
- 11:00-14:00. Merkatu plazako lehen solairuan Nahia Artisau Elkarteak kareta, maskara eta antifaz tailerra egingo du, haur eta gurasoei zuzendua.
- 17:30. Gaztelekuan Beldurraren Festa izango da 12 eta 18 urte artekoentzat. Jolasak, musika, merienda eta karaokea.
- 18:30. Txarantukada taldeak herriko kaleak girotuko ditu.
- 20:15. Musika Plazan Mozorro Lehiaketako sari banaketa egingo dute.
- 20:30-21:30. Dantzaldia izango da Musika Plazan Drindots taldearekin.
- 20:30-00:00. Udaberri Elkartean mozorro dantzaldia.
- 22:30. Dantzaldia Musika Plazan Drindots taldearekin.
Otsailaren 10a, igandea.
- 12:00-13:00. Kalejira kaletan barrena erraldoi, buruhandi eta Tximeletak fanfarrearekin.
- 12:00-14:30. Tximeleta fanfarreak herriko kaleak alaitzen jarraituko du.
- 17:00-18:00. Musika Plazan soka salto eta jolas erraldoien tailerrak egingo dituzte.
- 18:00-18:30. Haurrentzako merienda antolatu dute.
- 18:30-19:30. Musika Plazan Irrien Lagunek Mundutik plazara, plazatik mundura ikuskizuna eskainiko dute.
Oharra: euria egiten badu igande arratsaldeko ekintzak Gaztelekuan izango dira.
ZESTOA
Otsailak 7, osteguna.
- 18:00-23:00. Aizarnako Aranburu landetxean Sasi Koipetsu Eguna ospatuko dute. Mozorrotuta agertzeko deia egin die auzotarrei.
Otsailak 8, ostirala.
- 17:00. Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikia kalejiran arituko da, kaldereroz mozorrotuta.
Otsailak 9, larunbata.
- 17:00. Txokolatada egingo dute, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
- 18:00. Desfilerako izen-ematea.
- 18:30. Umeentzako mozorro desfilea, udaletxeko arkupetan.
- 19:00-20:00. Laranjadi txaranga.
- 21:00. Afaria, udaletxeko arkupetan, Gazteen Asanbladak antolatuta.
- 23:30. Helduen desfilerako izen-ematea.
- 24:00. Helduen desfilea, Zestoako Gazteen Asanbladak antolatuta.
Otsailak 12, asteartea.
- 16:30. Merienda egingo dute, Lauiturri elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
- 17:00. Arkakusoaren zirkoa. Txurrimurri eta Morritoston, kiroldegian, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.
ZUMAIA
Otsailaren 8a, ostirala.
- Eguerdian. Beheko Plaza abesbatzarekin kalejira.
- Arratsaldean. Herriko ikastetxeetako haurrek Inauteri Festa egingo dute. Kalejira egingo dute herrian zehar.
- 18:30. Musika Eskolako ikasleek eta Ludotekako haurrek Zirkoa gaia ardatz hartuta kalejira egingo dute. Haur eta guraso guztiak gonbidatuta daude.
- 23:00. Alondegian Zumaiako Musika Bandaren eskutik Inauteritako dantzaldia, Dancing Night Gala izango da.
Otsailaren 9a, larunbata.
- 12:00. Iraunkorra txarangak kalejira egingo du.
- 18:00. Eusebio Gurrutxaga Plazan Inauterietako Mozorro Festa egingo dute.
- 18:30. Iraunkorrak txarangak herriko kaleak girotuko ditu.
- 22:30-01:00. Kofradian Diskoteka Mozorrotua egingo dute.
Otsailaren 10a, igandea.
- 14:00. Behezko Plaza Elkartean bazkideentzat Inauterietako Bazkaria antolatu dute.
- Jarraian. Elkartean bertan Mozorro Lehiaketa egingo dute.
- 17:00. Aita Mari antzokian haurrentzako zinema izango da.
Otsailaren 11, astelehena.
- 15:00 eta 17:30ean. Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Sentitu, pentsatu eta ekin! ikuskizuna eskainiko dute.
- 18:00. Ludotekan Inauteri Festa eta merienda, 9-12 urte bitarteko haurrei zuzendua.