Zaharren Babeslekutik txotx egitera

Karkara.eus 2013ko otsailaren 5a

Otsailaren 7an erosi beharko dituzte horretarako txartelak

Txotx garaia hasita dago, eta, urtero legez, Zaharren Babeslekutik sagardotegira irteera antolatu dute aurten ere. Irteera otsailaren 21ean egingo duten arren, otsailaren 7an salduko dituzte ...

Otsailaren 7an erosi beharko dituzte horretarako txartelak

Txotx garaia hasita dago, eta, urtero legez, Zaharren Babeslekutik sagardotegira irteera antolatu dute aurten ere. Irteera otsailaren 21ean egingo duten arren, otsailaren 7an salduko dituzte joan ahal izateko txartelak, 16:00etatik 18:00etara, Babeslekuan bertan, 35 euroren truke.

Irteera bera, esan bezala, hilaren 21ean egingo dute, goizeko 10:00etan. Lehenbizi Getariara joango dira, eta, 11:00etan, Cristobal Balenciaga museora bisita gidatua egingo dute.

Bisita egin eta gero, Adunara, Aburuza sagardotegira joango dira. Txotx egiteaz gain, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

Barrenak asetzeko aukera izango dute, beraz, Zaharren Babeslekuko bazkideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide