Saria ingurua garbitzeko deialdia egin zuten Herrio Natur taldekoek larunbaterako. Goizean dozena bat lagun ibili ziren lanean tartean Haritzalde eta Herrio natur taldeko hainbat lagun. Gutxi halere, eguraldiarengatik agian, diote Herrikokoek.
Tarteka aterruneak izan arren euriak eta haizeak gogor jo zuten Saria inguruan. Taldetxotan
banatu eta hektarea eskas inguruko eremu baten aritu ziren
hondakinak jasotzen. Izan ere, errio bazterra plastikoz josita aurkitu
genuen. Tamaina
guztietako botilak, polispana, baloiak… eta oro har plastikoa batu zituzten. Plastikoetan errefusa eta plastikoa sailkatu eta bide bazterrean
utzi zuten. Usurbilgo Udala arduratuko da hondakinak jaso eta
bakoitza tratatuko duten zentroetara bideratzeaz.
Zein da, kaleak garbi, mendiak garbi, ikusten ditugun honetan, ibaiak eta ibai bazterrak hain zikinak egotearen arrazoia? esan dute Herriokoek.