Txakur lasterketan probatu nahi duenak aukera izango du

Baleike 2013ko ots. 1a, 08:50

Otsailaren 3an jokatuko da Zumaiako II. Txakur Krosa. Eskarmentua dutenek zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Alai aldetik abiatu, San Lorentera igo eta berriro jaitsiz. Baina aurten bada nobedaderik, txakurrekin korrika egiten esperientziarik izan gabe probatu nahi dutenek aukera izango baitute, bi kilometroko ibilbidean. Iazko estreinako esperientzia onaren ondoren, txakur lasterketaren bigarren edizioa antolatu dute aurten. Gipuzkoako Ligako lasterketa izango da, eta zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Ibilbidean ez da aldaketarik egon: Alaitik abiatu, San Lorente aldera igo, han bi bira eman zirkuituari eta berriro Alaira jaitsi. Eguraldiaren arabera, lokatza izan daiteke aurten ere eragozpenik handiena. Baina berrikuntzarik ez da faltako. Zaletasuna errazte aldera, probatu nahi dutenentzat bi kilometroko proba prestatu dute antolatzaileek. “Zazpi kilometro askotxo iruditzen zaigu hasi berrientzat. Bi kilometroko buelta egingo dute, Basusta gainetik”, azaldu digu Fran Aizpurua kirol teknikariak. Haurrek ere izango dute probatzeko aukera, Alain bertan, 200 metroko lasterketan. Jadanik zabalik dago izena emateko aukera. II. Txakur Krosa Noiz: otsailaren 3an 10:30ean, proba herrikoia. 11:00etan, proba nagusia. 12:00ean, haurren lasterketa. Izene-ematea: www.herrikrossa.com  

Otsailaren 3an jokatuko da Zumaiako II. Txakur Krosa. Eskarmentua dutenek zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Alai aldetik abiatu, San Lorentera igo eta berriro jaitsiz. Baina aurten bada nobedaderik, txakurrekin korrika egiten esperientziarik izan gabe probatu nahi dutenek aukera izango baitute, bi kilometroko ibilbidean.

Iazko estreinako esperientzia onaren ondoren, txakur lasterketaren bigarren edizioa antolatu dute aurten. Gipuzkoako Ligako lasterketa izango da, eta zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Ibilbidean ez da aldaketarik egon: Alaitik abiatu, San Lorente aldera igo, han bi bira eman zirkuituari eta berriro Alaira jaitsi. Eguraldiaren arabera, lokatza izan daiteke aurten ere eragozpenik handiena.

Baina berrikuntzarik ez da faltako. Zaletasuna errazte aldera, probatu nahi dutenentzat bi kilometroko proba prestatu dute antolatzaileek. “Zazpi kilometro askotxo iruditzen zaigu hasi berrientzat. Bi kilometroko buelta egingo dute, Basusta gainetik”, azaldu digu Fran Aizpurua kirol teknikariak. Haurrek ere izango dute probatzeko aukera, Alain bertan, 200 metroko lasterketan. Jadanik zabalik dago izena emateko aukera.

II. Txakur Krosa

Noiz: otsailaren 3an
10:30ean, proba herrikoia.
11:00etan, proba nagusia.
12:00ean, haurren lasterketa.
Izene-ematea: www.herrikrossa.com

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide