Luz Ardidenera eski irteera antolatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 1a

Eski irteera antolatu dute Getarian, otsailaren 16ko astebururako. Luz Ardiden eski-estaziora joango dira parte-hartzaileak hain zuzen, Luz Saint-Sauveurrera, Frantziara. 18 urtetik gorakoek 126 euro ordaindu beharko dituzte eskiak alokatzeagatik eta 130 snowboardagatik. 18 urte artekoek, berriz, eskiatzea erabakitzen badute 118 euro ordainduko dituzte. Snowa alokatzeagatik, aldiz, 122 euro. Ikasle txartela erakusten dutenek merkeago alokatu ahalko dute materiala: 117 euro eskiengatik eta 121 euro snowagatik. Sei urte artekoek 74 euro edota 78 euro kostako zaie eskien eta snowaren alogera, hurrenez hurren.  Materialaz gain, bi egunerako forfaita; larunbateko afaria eta igandeko gosaria; Chalet Pascau aterpetxean gau bateko egonaldia; asegurua eta autobusa ordainduko dute prezio horiekin. Otsailaren 6tik 12ra eman ahalko da izena, udaletxean (943-896024) edo kultura@getaria.org helbidera mezua bidalita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide