Astelehenean zabalduko dute Zarauzko XXVII. Triatloian izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2013ko otsailaren 1a

Ekainaren 8an jokatuko dute Zarauzko XXVII. Triatloia. Argazkia: Bittor Mutiozabal

Astelehenean goizeko 10:00etan zabalduko dute  Zarauzko XXVII. Triatloian izena emateko epea. Urtero legez, antolatzaileek dortsalak berehala amaituko direla aurreikusi dute. Interesa dutenek zuzenean www.zarauzkotriatloia.com webgunearen bidez eman beharko dute izena. Kostua iazko bera izango da: 110 euro. Horrez gain, denbora neurtzeko txip horia ez dutenek bi euro gehiago ordaindu beharko dituzte, 112 euro guztira. Aurten ekainaren 8an egingo dute izen handiko lasterketa hori, ohiko ibilbidearekin. Hala ere, sorpresaren bat edo beste ere izango dela esan dute antolatzaileek. Proba baino egun batzuk lehenago jakinaraziko dute, webgunearen eta sare sozialen bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide