AIA
- Goizean, Lardizabal Herri Eskolako baserri baserri santa eskean aterako dira.
- Arratsaldean, herritarrek antolatuta santa eskea herrigunean.
AZKOITIA
- Xabier Munibe ikastola. Goizetik eguerdira, DBHkoak kopla berriak abesten ibiliko dira, aurrena Parrokian, gero Kale Nagusian, azoka plazan eta udaletxean joko dute eta azoka, epaitegia. 12:30ean, ikastolan ikasle txikiei eta gurasoei kantatuko dizkiete eta Santa Klarara eta adinekoen egoitzara joango dira.
- 16:40an, HH eta LHko ikasle eta irakasleek Ikastolako jolaslekuan, koplak abestuko dituzte. Koplari, bertso eskolako ikasleak ariko dira.
- Floreaga ikastetxea. Eguraldi ona eginez gero, HHko umeak kalean ibiliko dira Santa eskean, 10:00etatik aurrera; euria eginez gero, ikastetxean bertan arituko dira kantuan.
AZPEITIA. MATXINBENTA
- Otsailak 1, gaur. Arratsaldean, festei hasiera emateko etxafuegoak. 22:00etan, Mus Txapelketa, Beheko tabernan. 21:30ean da izena ematea, eta bikoteko 10 euro ordaindu behar dira.
- Otsailak 2, bihar. Bertso afaria, Beheko tabernan. Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin ariko dira bertsotan, eta Irigoien anai-arreba trikitilariak. Afarirako txartela Beheko tabernan erosi behar da, 943-886315 telefonoan.
-11:00etan, meza.
-Ondoren, ume jolasak eta Ilunpe Pilota Elkartekoen pilota partidak. Egun osoan, Itzeder eta Joseba trikitilariak.
- Arratsaldean, herri kirolak: aizkoran, Larrañaga eta Irazu eta harrijasotzen, Gotxarri eta Mixpita.
-08:00etan, auzotarrak santa eskean irtengo dute, Liodisaletxe, Zalduia, Laja eta Izerrekin.
- Iluntzean, santa eskekoen etorrera.
-11:00etan, meza. Gero, erretiratuentzako hamaiketakoa.
- Bazkalondoan, festei bukaera emateko etxafuegoak.
AZPEITIA
- Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola. Ohitura zaharrari jarraituz, goizean zehar bertako eta Urola Ikastolako ikasleek koplak abestuko dituzte, ikastolan.
- Azpeitiko Ikastola Ikasberri. 15:00etan, DBH 3 eta 4ko ikasleek Loiola inguruan koplatan jardungo dute. 16:30ean, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHra bitarteko ikasleek Ikastolako atarian koplak abestuko dituzte.
- Iraurgi Ikastetxea. 16:30ean, abesti tradizionalak eta Modesto Epelde irakasle ohiak sortutako koplak abestuko dituzte, haren omenez, Betharrametan. Trikitilariek girotuko dute ekitaldia.
ERREZIL
- 17:30eatik 21:30eara, Errezilgo Herrirak antolatuta, Santa eskean arituko dira euskal preso politikoen eskubideen alde Maritxu Uzkudun 22 urtez preso dagoela salatzeko eta, Letea bailaran.
GETARIA
- Iturzaeta Herri Eskola. 14:30ean, LHkoak elkartu eta Goiko kaletik plazara kalejira egingo dute. 15:15ean, 3-4 urtekoak bildu eta Alde Zaharrean ibiliko dira eta gero 2-3 urtekoekin elkartuko dira frontoian.
ORIO
- Orioko Herri Ikastola. 18:00etatik aurrera LHko ikasleek herrian koplak eta bertsoak abestuko dituzte. 19:00etan, DBHkoek irtengo dute, baserriz baserri ibiltzeko.
- Zaragueta Herri Eskola. Goizean, 5 urtetik aurrerako ikasleek santa eskean irtengo dute herrian.
ZARAUTZ
- La Salle. 10:00etan, udaletxeko plazan abestuko dute, eta ondoren Merkatu plazan. 3 eta 5 urte bitarteko 200 bat haurrek hartuko dute parte.
- 11:00. Bi taldetan banatu, eta batzuk Santa Ana Zaharren Egoitzara joango dira abestera, eta gainontzekoak, Eguneko Zentrora.
- Antoniano. - 15:20ean ikastetxeko patiotik irtengo dira 4 urtetik LH 3ra bitarteko ikasleak. Aurrena, udaletxeko plazan abestuko dute, gero Musika plazan eta azkenik ikastetxeko patioan denak elkarrekin.
- 15:10ean,LH 4tik aurrerako eta DBH osoko ikasleek ikastetxeko patiotik irtengo dute. Aurrena, Musika plazan abestuko dute, gero udaletxe plazan, Zuhaiztiko parkean eta azkenik ikastetxeko patioan 16:15 inguruan.
- Ikastola. 14:30ean, Ikastolako bulego aurretik abiatuta, koplak abestuko dituzte San Pelaio auzoan. Bertsolari plazan amaituko dute. Hiru urtetik LH 6. mailara artekoek hartuko dute parte.
- Orokieta. - 15:15ean, ikasle guztiak Orokietako eraikin berrian (Haur Hezkuntza) elkartuko dira, abesteko.
-15:45ean, Lehen Hezkuntzakoek frontoian abestuko dute.
ZESTOA
- 09:30. Santa Eskekoek irtengo dute Gurutzetik eta bildutako dirua Zestoako Caritasentzat izango da.
- 17:30. Ertxiña Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleak ibiliko dira herrian.
ZUMAIA
- Maria eta Jose Ikastetxea. 15:00etatik aurrera LHko ikasleak herrian ibiliko dira eskean eta DBHkoak baserriz baserri.
- Zumaiako Herri Eskola. 14:30etik aurrera, ikasleak herrian ibiliko dira eskean.