'Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian' liburua aurkeztuko dute ostegunean, Getarian

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 31

Harritan Blai kultur elkarteak antolatuta, Euskal Memoriaren Fundazioak 2012ko abenduan argitaratu zeun Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian liburuaren aurkezpena izango da datorren otsailaren 7an, ostegunean, Getariako Alondegian. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta Arantxa Erasun fundazioko kidea izango da hizlaria. Liburuak 4716 tortura testigantza jasotzen ditu eta tartean hainbat getariarrena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide