Lehenenbiziko ikastaro hori sare sozialei buruzkoa izango da eta sei ordu iraungo ditu. Otsailaren 4an hasiko da, 16:00etan. Asteazkenean eta ostiralean izango dira hurrengo eskolak. Sare sozialen arrisku eta prebentzioei buruzkoa izango da bigarren tailerra, otsailaren 19an eta 21an. Garapen profesionalareko sare sozialak nola erabili daitezkeen irakatsiko dute hirugarren ikastaroan, otsailaren 26an eta 28an. Laugarrengoan, berriz, google tresnak erabiltzen ikasteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Ikastaro hau martxoaren 5ean eta 7an izango da. Martxoaren 12an eta 14an, berriz, antolaketa pertsonal nahiz profesionalerako online tresnak zeintzuk diren eta nola erabili irakatsiko dituzte.
Hamabi pertsonek hartu ahalko dute parte gehienez ikastaro bakoitzean. www.boziurolakosta.com atariaren bidez edota 696-395664 telefonora deituta eman daiteke izena, 09:00etatik 13:00etara. Taldea osatuko balitz eta jende gehiago egongo balitz izena emanda, Aste Santutako oporren ondoren, Zarauzko Eskola Publikoak beste saioren bat antolatzeko asmoa du.
Aholkularitza zerbitzua
Horiez gain, beste ikastaro bat martxan dute EPAren egoitzan. 09:00etatik 13:00etara doako aholkularitza eta orientazioa eskaintzen ari dira interesa dutenei. Informazio gehiago nahi dutenek Helduen Eskolaren egoitzara jo beharko da, Pagoeta kaleko 4. zenbakira.