Zestoako Agiro Mendi Elkarteak antolatuta, mendi irteera egingo dute otsailak 15an Sonportera, eta iraupen eskia egingo dute asteburuan zehar.
Otsailak 15ean, arratsaldez abiatuko dira herritik, eta bi gau igaroko dituzte Sonporten. Bertara joateko, elkarteko bazkideek 65 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 70 euro. Horren truke, estantzia, bi gosari eta afari bat eta garraioa jasoko dute. Halaber, bertara joaten direnek iraupen eskiekin edo raketekin ikastaroa jasotzeko aukera ere izango dute. Izena otsailak 9ra bitartean eman daiteke, Zestoako Kiroldegian, eta bertan egin beharko dute ordainketa.
Irteera prestatzeko bilera
Elkarteak irteera antolatzeko bilera egingo dute otsailaren 11n; kiroldegian elkartuko dira, 20:00etan. Informazio gehiago 943-14 79 42 edo 665 75 69 52 telefonora deitu daiteke.