Irudietan: Imanol Eliasi azken agurra

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 28a

Gaur arratsaldean izan da Imanol Eliasen hileta elizkizuna. Udal Musika Bandak eta txistulariek  lagunduta eraman dute gorpua udaletxetik parrokiara. Gaur egungo alkate Eneko Etxeberria eta Azpeitiko alkate izandakoak, Julian Eizmendi, Luciano Lazkano, Iñaki Errazkin eta Jose Mari Bastida izan dira Elias agurtzen, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide