Otsailaren 3an, Zaragueta Herri Eskolak antolatutako 4. Kros Txikia

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 28a

Izena ematea irekita dago lasterketa egunera arte

Laugarren urtez jarraian antolatuko du Kros Txikia Zaragueta Herri Eskolak. Otsailaren 3an izango da aurtengo zita eta izena ematea irekita dago lasterketa eguneko 11:30ak arte.

Lau kategoriatan banat...

Izena ematea irekita dago lasterketa egunera arte

Laugarren urtez jarraian antolatuko du Kros Txikia Zaragueta Herri Eskolak. Otsailaren 3an izango da aurtengo zita eta izena ematea irekita dago lasterketa eguneko 11:30ak arte.

Lau kategoriatan banatu dute lasterketa:

- A taldea: 2007an eta 2008an jaiotakoak. 12:00etan hasita, 150 metro.
- B taldea: 2005ean eta 2006an jaiotakoak. 12:10ean hasita, 300 metro.
- C taldea: 2003an eta 2004an jaiotakoak. 12:25ean hasita, 600 metro.
- D taldea: 2001ean eta 2002an jaiotakoak. 12:40an hasita, 1000 metro.

Lasterka egin behar dutenak 11:45ean egon beharko dute Zaragueta eskolako sarreran eta, behin proba bukatutakoan, toki berean jasoko dira.

Izena ematea, Zaraguetan bertan -943 894 052 telefonora deituta ere egin daiteke-, Kultur Etxean eta Karela kiroldegian egin daiteke lasterketa eguna baino lehen.

Krosa Kaikuren, Orioko Udalaren, Irrien Lagunen Klubaren eta La Caixaren babesarekin antolatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide