Bost metroko olatuak aurreikusi dituzte arratsalderako

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 28a

Bost metro inguruko olatuak aurreikusi dituzte arratsalderako, kostaldean. Hori dela eta, itsas inguruko tabernek hainbat neurri hartu dute, Munoa ingurukoek batik bat. Ohi bezala, askok egur oholak jarrita zituzten ateetan, goizetik. Jabier Etxaburu Segurtasun eta Udaltzaingoko arduradunak jakinarazi du 16:00-18:30 bitartetekoak izango dira "une larrienak". Hori dela eta, itsas pasealekurako sarrerak itxi egingo dituzte, 15:00etatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide