Trikiti doinuz agurtu dute Inazio Bastida "Etxeberritxo"

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 28a

Etxeberritxoren aldeko hileta elizkizuna
(Ibon Errazu) Ostiral iluntzean agurtu zuten Inazio Bastida Etxeberritxo azpeitiar pandero-jotzailea, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian. Haren senide eta ingurukoekin batera, zenbait trikitilari ere izan ziren haren aldeko hileta elizkizunean, eta amaieran trikiti doinuz eman zioten azken agurra Etxeberritxori. Joan zen ostegunean hil zen pandero-jotzailea, bihotzekoak jota. 70 urte zituen.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide