Bideoa: su hartu du herriko autobusak

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 28a

Suhiltzaileak herriko autobuseko sutea itzaltzen, atzo iluntzean. (Argazkilaria: Gorka Rubio) Atzo iluntzean, 18:15 aldera herriko autobusaren motorrak su hartu zuen. Martxan zihoala gertatu zen, Gipuzkoa kalean. Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, sei bat pertsona zihoazen autobusean; sua piztu orduko gelditu eta kanpora irten ziren. Ez zen inor kaltetu. Oraingoz ez dakite zerk eragin zuen sua. Autobus zerbitzuan ez du eraginik izan; Zarauzko Udalak beste autobus bat alokatu du eta normaltasunez funtzionatzen ari da, ohiko zerbitzua eskainiz. http://youtu.be/A9eJL0BgU1A

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide