Zestoako Iraeta auzoan santainesak ospatzen jarraitzen dute. Bigarrengo astebururako ere ekitaldi ugari prestatu dituzte, eta goizean auzoko umeek zuhaitzak landatu dituzte. Ondoren, zestoarren eta oikiarren arteko pilota partiden finalak izan dira frontoian. Herritar ugari elkartu da pilotalekuan, eta zaleek txalo hartean hartu dituzte jokalariak, musika doinuekin lagunduz.
Arratsaldean auzoen arteko Futbol 7 txapelketa jokatuko dute, eta ondoren herri afaria egingo dute.
Bihar amaituko dira festak Iraetan;
hemen ikus daiteke egitarau osoa.