Bihar bukatuko da Sahararekiko elkartasun kanpaina

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 25a

Haima bat jarriko dute Herriko Plazan

Aurreko larunbatean jartzekoak baziren ere, Saharautzeko Orioko ordezkariek eta sahararren ordezkariek asteburu honetan, larunbatean, urtarrilaren 26a, jarriko dute haima Herriko Plazan.

Janari bilketa egiteaz gainera, hango ohiturak azalduko dituzte sahararrek. Aurreko urteetan bezala, sahararren errefuxiatu-guneetara bidaliko da

biltzen den janari guztia, eta hauek dira jasoko dituzten gauzak: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak…), pastak, arroza, arrain-kontserbak… Horrez gainera, pardelak ere bilduko dira, bai helduentzat eta bai haurrentzat.

Ekintza horrez gain, Saharautzeko kideek boluntarioak eskatu dituzte biharko, urtarrilaren 26rako, Zarauzko Gurutze Gorriko malekoiko egoitzan lan egiteko. Egun hauetan bildutako janari guztia kaxetan sartu behar izaten da, eta horretarako ari dira boluntario bila Saharautzekoak. Laguntzeko prest daudenak, 9:30etatik 12:00etara izango dute aukera Gurutze Gorriaren egoitzan.

Haima bat jarriko dute Herriko Plazan

Aurreko larunbatean jartzekoak baziren ere, Saharautzeko Orioko ordezkariek eta sahararren ordezkariek asteburu honetan, larunbatean, urtarrilaren 26a, jarriko dute haima Herriko Plazan.

Janari bilketa egiteaz gainera, hango ohiturak azalduko dituzte sahararrek. Aurreko urteetan bezala, sahararren errefuxiatu-guneetara bidaliko da biltzen den janari guztia, eta hauek dira jasoko dituzten gauzak: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak…), pastak, arroza, arrain-kontserbak… Horrez gainera, pardelak ere bilduko dira, bai helduentzat eta bai haurrentzat.

Ekintza horrez gain, Saharautzeko kideek boluntarioak eskatu dituzte biharko, urtarrilaren 26rako, Zarauzko Gurutze Gorriko malekoiko egoitzan lan egiteko. Egun hauetan bildutako janari guztia kaxetan sartu behar izaten da, eta horretarako ari dira boluntario bila Saharautzekoak. Laguntzeko prest daudenak, 9:30etatik 12:00etara izango dute aukera Gurutze Gorriaren egoitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide