Eski irteera antolatu du Ametsa Gaztelekuak otsailaren 17rako

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 25a

Asko dira neguko kirolak atsegin dituzten gazteak. Hori dela-eta Ametsa Gaztelekuak  Frantziako Pirinioetan dagoen Luz Ardiden eski estaziora egun bateko irteera antolatu du. Goizeko 05:0etan irtengo dira parte-hartzaileak Oriotik eta egun bakarra pasako dute bertan. 50 euro kostako da irteera eta txangoan izena eman nahi dutenek otsailaren 14ra arte izango dute horretarako aukera Ametsa Gaztelekuan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik gorakoei dago zuzendua irteera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide