Otsailaren 9an ospatuko da Orion Inauterietako Festa

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 25a

Inauteriak Orion Inauteriak gertu dira eta oriotar talde batek herrian inauteri giroa izan dadin festa antolatu du otsailaren 9rako. Eguerdi partetik kalean jai giroa izatea nahi dute antolatzaileek eta horretarako tabernak apaintzea eta herritarrak mozorrotzea da helburua. Inauterietako sariak emango dituen epaimahaia 13:00 inguruan igaroko da tabernetatik, tabernarien mozorroen eta tabernen dekorazioaren balorazioa egitera. Inauterietako kale-jira 17:00etan aterako da Bikamiotatik eta herriko plazan amaituko da. Bertan, mozorro eta karroza onenari diplomak banatuko dituzte eta ondoren txokolatada egingo da Inauterietako dantza Aurtengoan ere, Txurrumuskik Inauterietako Kale-Jirarako koreografia bat asmatu du. Otsailaren 6an 19:00etan Kultur Etxean eta otsailaren 8an 20:00etan Harribil Dantza Taldearen lokalean izango dira hori ikasteko entseguak, herritar orori irekita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide