Mendebaldeko Sahararen aldeko janari bilketa bihar amaituko da

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 25a

Azken astetan Mendebaldeko Sahararen aldeko janari bilketa egin da eskualdean zehar eta Orioko Kultur Etxean errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren herritarren bizimodua erakusketa baten bidez ezagutzeko aukera izan dute oriotarrek. Bihar emango diote amaiera ekimenari eta horretarako goiz eguerdi partean Orioko plazan haima bat jarriko dute, bertara hurbiltzen direnek, sahararren kultura eta ohiturak ezagutu ditzaten. Horretaz gain, janari bilketaren azken eguna izango da bihar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide