'3Lak' ikuskizuna prestatu du Anjel Lertxundik, Antton Valverderekin

Zarauzko Hitza 2013ko urtarrilaren 25a

Berria.info. 3Lak errezitaldia eskainiko dute Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek, datorren asteazkenean, hilaren 30ean, Donostiako San Telmo museoan. Errezitaldian Xabie Lizardi, Esteban Urkiaga Lauaxeta eta Xabier Leteren poemak kantatuko ditu Valverdek, eta Lertxundik, berriz, emanaldiaren haria eramango du, poemen azalpenak emanez eta autore bakoitzaren poetika aztertuz. Badu, Bada, Euskara mundu eleanitzean erakusketaren barneko ekitaldia izango da. Anjel Lertxundi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide