Senzala Euskadi Capoeira taldeak eta Xakela Gaztetxe Asanbladak capoeira ikastaroa antolatu dute. Hilabete iraungo du eta doan izango da. Eskolak Putzuzulon bertan emango dituzte Senzalakoek. Parte hartu nahi dutenek gaztetxera agertu beharko dute asteazkenean, hilaren 30ean, 19:00etan. Bertan, parte-hartzaile guztien artean erabakiko da ikastaroa zein egun eta orduetan izango den. Informazio gehiago eskuratzeko Xakelaren (
www.putzuzulo.net) edota Senzalaren (
www.senzalaeuskadicapoeira.com).