Igande honetarako, urtarrilaren 27rako, antolatu dute Txuri Urdinera irteera Ametsa gaztelekuko hezitzaileek. Izotz gainean irristatzeko aukera izango dute 10 urtetik gorakoek. Dagoeneko 20 bat gaztetxok emana dute izena, baina, hala ere, larunbata arte izena ematea zabalik izango da gaztelekuan bertan nahi duenarentzat.
Bestetik, Luz Ardidenera -Frantziako Pirinioetara- eski irteera antolatu dute otsailaren 17rako. Irteera goizeko 5etan izango da eta egun bakarra pasako dute bertan. DBHtik gorakoentzat izango da horretarako aukera eta dagoeneko martxan jarri dute izena ematea. Irteerak 50 euro balioko du eta joan nahi dela adierazteko azken eguna otsailaren 14a izango da.