Zazpi talde alebinen eskolarteko saskibaloi txapelketako finalerdietan

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 24a

Kategori guztietan izango da talde oriotarren bat finalerako txartela irabazi nahian Alebinen eskolarteko saskibaloi txapelketa asteburu honetan bukatuko da. Gaur

jokatuko dira lehen finalerdiak, Orion, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Nesken kategoriak...

Kategori guztietan izango da talde oriotarren bat finalerako txartela irabazi nahian Alebinen eskolarteko saskibaloi txapelketa asteburu honetan bukatuko da. Gaur

jokatuko dira lehen finalerdiak, Orion, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Nesken kategoriako bi finalerdi jokatuko dituzte oriotarren artean, alde batetik LH5. mailakoak, eta, bestetik, LH6. mailakoak. Orioko Ikastolako bi talderen artean jokatuko dituzte aipatutako finalerdiak, eta irabazten dutenek, igandean, urtarrilaren 27an, Zarauzko Antoniano ikastetxeko kiroldegian jokatuko dituzte finalak 10:30ean hasita.

 Azkenik, mutilen hiru talde izango dira finalerako txartela lortu nahian. Hiru partidak ostiralean jokatuko dituzte bi kategoriatan banatuta. LH 5. mailako ikastolako mutilek Orokietako bi talderen aurka jokatuko dituzte finalerdiak, Zarauzko Orokieta Eskolan, 17:00etan eta 18:00etan. Azkenik, Zaraguetako mutilek LH6ko finalerdia jokatuko dute Antonianoren aurka, Antoniano ikastetxean, 17:00etan. Irabazten duten taldeek, finalak igandean jokatuko dituzte, Antoniano ikastetxean bertan, 12:00etan hasita.

Ea oriotarren ordezkaritza zabala izaten dugun eskolarteko finaletan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide