Zuberoa kaleko etxe sozialak eskatzeko aukera izango da otsailaren 8ra arte

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 24a

Zarauzko Udalak urtarrilaren 8an zabaldu zuen Zuberoa kaleko 8. eta 10. zenbakidun etxebizitza sozialak eskatzeko. Etxe horiek hutsik geratzen direnean errentapean eamteako eskatzaile zerrenda osatzea du helburu. Hainbat baldintza bete beharko dute herritarrek horretarako: batetik, azken bi urteetan beste etxebizitza baten jabe ez izatea; bestetik azken hiru urteetan etenik gabe Zarautzen erroldatuta egotea edota azken hamar urtetan gutxienez bost urtez herrian erroldatuta egotea eta 3.000-25.000 euro bitarteko diru sarrera izatea. Zarautz Lur erakundera (Salegi kalea, 17) jo beharko da eskaera egitera, astelehenetik ostiralera (asteazkenetan izan ezik) 08:30-14:30 bitartean. Asteazkenetan arratsaldez ere bertaratu ahalko da, 16:30etik 19:00etara. Otsailaren 8an amaituko da eskaera egiteko epea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide