Ametsa gaztelekuak irteera antolatu du iganderako. Oraingoan Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira patinatzera joango dira parte-hartzaileak. Irteera hamar urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dagoela adierazi dute antolatzaileak.
Interesa dutenek gaur izango dute izena emateko azken aurkera. Horretarako gaztelekura jo beharko dute. Bertan jaso ahalko da informazio osoa.