Auto ilarak sortu dira Meaga errepidean, Zumaia eta Zarautz artean. Izan ere, kamioi bat bidetik atera da GI-2633 errepideko 6. kilometroan, Zarauzko norabidean. Egunotan Zumaia eta Getaria arteko kostako errepidea itxita dago, eta horregatik ohikoa baino trafiko handiagoa dabil errepide horretan. Une honetan, trafikoa oso motela da bide horretan.