Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2000. urte inguruan sortu zute Ttakumpa Afrikar Dantza eta Musika Taldea. Hainbat urtean eskualdeko eta Euskal Herriko udalerriak girotu zituzten kultura afrikarra ezagutaraziz, eta 2007. urte inguruan taldea desagertu egin zen. Anne Agirrek eta Andoni Txintxillak, ordea, beren pasiorekin jarraitu zuten, eta horrela ezagutu zuten Marie Toure ginearra.
Zumaiako Nimba Elkarteak perkusio, dantza eta kultura afrikarra zabaltzea du helburu. Taldeko kideek urte asko daramate bide hori jorratzen, eta beren pasioa herritarrei ezagutaraztea dute asmoa. Horretarako, askotariko erakustaldiak, ikastaroak eta ekimenak antolatuko dituzte aurrerantzean. Anne Agirre Nimbako kideak azaldu ditu nondik norakoak: «Modu horretarako egitasmoak antolatzeko elkarte bat sortzea beharrezkoa da, erakundearekin harremana errazten baitu».
Pasa den ostiralean aurkeztu zuten Nimba Elkartea Beheko Plaza jatetxean, eta horretarako Munduko arroza izeneko ekimena prestatu zuten. «Arroza munduko zibilizazio askotan elikaduraren oinarria da, eta horregatik arroza modu askotan prestatu genuen afarirako. Gainera, Marie Tourek parte hartzen duen Zaragozako Aruma Dantza eta Musika Afrikarren taldea ekarri genuen giroa alaitzera, baita Kapoeira talde bat ere. Giro paregabea izan zen».