Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat honetan Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Zarauzko Arrano Elkartean, arratsaldeko 16:30ean.
Izena ematerakoan, 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak eta bikote irabazleak Tuterako Argia ikastolaren aldeko otarra jasoko du sari gisa.Herriz herriko kanporaketen ondoren herrialdekoak jokatuko dira, otsailaren 23an Seguran, eta ondoren Euskal Herriko finala, martxoaren 9an Agurainen. Finaleko irabazleek txapelak, garai ikurrak, 3.500 euro eta bidaia bat jasoko dute.