Familia ugariek hobariak eskatzeko garaia da

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 23a

Otsailaren 22a arteko epea izango dute horretarako

Krisiak eragindako urte hauetan, laguntza guztiak izaten dira ongietorriak. Hala, Orioko Udalak familia ugarientzako hainbat

hobari onartu ditu, izaera urbanoko Ondasun Higiezinen Zergari

dagozkion...

Otsailaren 22a arteko epea izango dute horretarako

Krisiak eragindako urte hauetan, laguntza guztiak izaten dira ongietorriak. Hala, Orioko Udalak familia ugarientzako hainbat hobari onartu ditu, izaera urbanoko Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak. Interesatuek gogoan izan behar dute, nolanahi ere, urtero aurkeztu behar dela hobariaren eskaera.

Familia ugaria direnek, izaera urbanoko higiezin bakarrarentzat eskatu dezakete Orioko Udalak emandako hobaria, beti ere, eskatutakoaren gaineko balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa bada. Hobariak hiru multzo hauetan banatuko dira:

- 3 seme-alaba dituzten familiak: %52,50
- 4 seme-alaba dituzten familiak: %63
- 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak: %73,50

Hobari horiek eskatu nahi dituztenek udaletxera jo behar dute urtarrilaren 14tik otsailaren 22a bitartean, biak barne, honako ordutegian: 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Han, instantzia bat emango diete eta hori betetzeaz gainera, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Familia ugariaren txartela.
  • Izaera urbanoko ondasun higiezinaren azken ordainagiria ordaindu izana kreditatzen duen agiria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide