Azkoitia eta Zumarraga artean errei bat itxita dago luiziagatik

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 23a

Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidean beste luizi bat gertatu da hamabiak aldera eta ordutik eskuineko erreia itxita dago. Urretxutik Azkoitirako bidean, kilometro batera, gertatu da luizia. Lurraz gainera harriak ere erori dira errepidera eta hura garbitzeko lanean ari dira. Goizean ere beste luizi bat izan da eta itxi egin behar izan dute garbitu bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide