Pasa den asteburuan, III. Open Master Saria jokatu zuten Zarauzko kiroldegiko igerilekuan. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Kantabriako taldeak aritu ziren lehian, besteak beste, Bidasoa XXI, Fortuna, Easo, Buruntzaldea, Sopelana, Ondarru eta Torrelavegako taldeak. Saria bi jardunalditan
jokatu zuten eta Zarauzko master taldea sailkatu zen lehenengo postuan, Buruntzaldea eta Easo taldeen aurretik. Hala, gizonozezkoetan zein emakumezkoetan
Zarauzko Baleak izan ziren garaile.
Bestalde, zarautzarrak otsailaren 7tik 10era Bartzelonan egingo den Espainiko Open Master Txapelketa prestatzen ari direla jakinarazi dute.