Julieta Venegas abeslari mexikarra.
Kutxa Kultur Zirkuituaren baitan, hainbat kontzertu antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat tokitan, otsailetik apirila bitartean. Martxoaren 8an, esaterako,
Julieta Venegas abeslari mexikarra izango da Cristobal Balenciaga Museoan, eta Napoka Iria taldea ariko da talde gonbidatu gisa. Emanaldia 21:00etan hasiko da; eta sarrerak 20 eurotan eros daitezke.
Zirkuituak, bi aste geroago, geldialdia egingo du Zarauzko Modelo aretoan. Martxoaren 24an, Dublinen bizi den
Adrian Crowley kantautore maltarra ariko da zuzenean, eta Pettik partekatuko du eszenatokia harekin. Kontzertua 20:00etan dago iragarrita; sarrerak 8 euro balio du.
Kontzertu baterako zein besterako sarrerak
kutxasarrerak.net webgunean eros daitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero,
Kutxa Kultur Zirkuituaren ataria bisitatu daiteke.