Txurrumuskik karaokea antolatu du urtarrilaren 26rako

Karkara.eus 2013ko urtarrilaren 22a

LH3tik DBH2ra bitarteko haurrentzat izango da kantu saioa

Gaztetxoen aisialdia suspertzeko nahian, hainbat ekintza antolatzen dituzte Txurrumuski elkarteko boluntarioek. Asteburu honetarako, urtarrilaren 26rako, Txurrukaraokea antolatu dute. Larunbat...

LH3tik DBH2ra bitarteko haurrentzat izango da kantu saioa

Gaztetxoen aisialdia suspertzeko nahian, hainbat ekintza antolatzen dituzte Txurrumuski elkarteko boluntarioek. Asteburu honetarako, urtarrilaren 26rako, Txurrukaraokea antolatu dute. Larunbateko kantaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta ikastolako aretoan egingo dute.

Izena ematea, ordea, aurrez egin beharko dute kantatu nahi dutenek Ametsa gaztelekuan. Hilaren 24a, osteguna, izango da horretarako azken eguna eta parte hartu nahi dela adierazterakoan, zerrendan dagoen kanta bat hautatu beharko da.

LH3tik DBH2ra bitarteko gaztetxoek badute, beraz, zertaz gozatua asteburu honetan. Hori bai, Txurrumuskikoek argi utzi duten bezala, lasai desafinatzeko aukera izango da. Beraz, lotsak etxean utzita joan beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide