Gaur eguerdian hiru langile zauritu dira eta horietako bat oso larri, urtutako burdina gainera erorita Azkoitiko Cooperativa Azcoitiana Industrial S.Koop enpresan. Larrien zauritutako langileak gorputz osoan ditu erredurak eta helikopteroz Gurutzetako ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez. Adierazi dutenez, 12:00ak inguruan gertatu da lan istripua, burdin edukiontzi bat apurtu eta gori zegoen burdina erori denean. Larri zauritutako beharginak gorputzeko atal guztietan ditu erredunak, eta beste bi langileek zauri arinak dituzte, batek eskuan eta besteak bizkarrean.