Goiz buelta antolatu du Pagoeta elkarteak larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 22a

Pagoeta Mendi Elkarteak goiz buelta antolatu du larunbaterako, urtarrilaren 26rako. Ibilbidea Biriatun abiatuko dute, eta Xoldko gaina igo ostean, Manttale tontorretik igarota Ibardineko gainera iritsiko dira. Bertako urtegitik jarraitu eta kalbariotik behera eginez Biriatura itzuliko dira parte-hartzaileak. Jakinarazi dutenez, ibilbide erraza izango da eta bost bat ordu iraungo du. 14:30a aldera izango dira berriz ere Zarautzen. Ohi bezala, Agoueseneko biribilgunean elkartuko dira, 08:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide