Hondakinen kudeaketari buruzko hitzaldia izango da etzi, Iñurritzan

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 22a

«Azken boladan hiri hondakinen arazoaren gaia desitxuratu eta sinplifikatu egin da. Ondorioz, informazio falta handia dago, funtsik gabeko zurrumurruak eta usteak zabaldu baitira herritarren artean». Hori argitze aldera, Zarautz Zero Zabor Taldeak Zero zabor, posible al da atez atekorik gabe? hondakinen kudeaketaren inguruko aurkezpen sorta antolatu du. Ildo horretatik, Iñurritza auzo elkartean egingo dute hurrengo saioa, ostegunean, hain zuzen. Gaian adituak diren Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideak izango dira. 19:15ean hasiko dute saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide