Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteko batzar orokorra izango da larunbatean, hilaren 26an. Goizeko 09:30ean hasita, aurreko akta irakurri eta onartu, kontuak aurkeztu eta 2012ko ekintzen balorazioa egingo dute. Horrez gain, beste hainbat gai landuko dute. Amaieran eskaerak egiteko aukera izango da. Ildo horretatik, elkarteko bazkide orori bertaratzeko eskatu diete. Batzarraren ondoren bi otarren zozketa egingo dute eta hamaiketakoa eskaini bertaratzen direnei.