Eskola kirolaren inguruko hitzaldia izango da asteazkenean, Salbatore Mitxelenan

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 21a

Eskola kirolaren inguruan hitzaldia eskainiko dute Suspergintza elkarteko kideek, horren aurreko jarrera eta egoeren aurrean hausnartze aldera. "Kirolean ere, gizartean bezala, balore galera ikaragarria izan da azken urteotan. Kirola kirol egiten zuten jarrerak aspaldi ez dira ikusten telebistan. Honek, adin eta konpetizio maila ezberdinetako kirola kutsatzea ekarri du. Ikusi besterik ez dago nola bizi dugun txikienen kirola. Champions League ikusten ari garela dirudi", diote. Azken aldian, aldiz, arlo horretan hainbat aldaketa izan dela gaineratu dute, kirolak "ezaugarri osasuntsu, hezitzaile eta  jostagarriak izan ditzan". Ildo horretatik, kirola  "garbitu" eta "izan zen tresna izatera iristeko" jende asko lanean ari dela nabarmendu dute. Hori dela eta, kirolaren inguruko egoera eta  jarreren inguruan hausnartuko dute etzi. 18:00etan izango da hitzaldia, ikastolako aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide