Inoren Ero Ni laukotea (Nagore Legarreta).
Euskal herriko palindromo musikatuenak hamar urte bete ditu. Inoren Ero Ni taldeak hamardaka bat egin du musikagintzaren ibilbide zigi-zagatsuan. Orain artean, nabarmentzeko moduko diskoak sinatu dituzte Okene Abregok (Andoain, 1965) eta bere anparauek, eta lan horiek izango dituzte oinarri larunbatean, Azkoitiko herriko enparantzan eskainiko duten emanaldian. Jaialdia 23:00etan iragarri dute, eta Anai-Arrebak talderekin partekatuko dute oholtza. Bihar argitaratuko dugun elkarrizketaren aurrerapena:
Fregoli azken diskoa ardatz hartuta, ikuskizun berezia taularatu zenuten duela hilabete batzuk, Mikel Zudaire eta Blami artistekin elkarlanean. Larunbatean ikuskizun hori izango al da ikusgai ala zuen ohiko kontzertua eskainiko duzue?
Kontzertua bera eskainiko dugu. Lagun horiekin eginiko elkarlana jaialdi jakin baterako prestatu genuen zehazki; hau da, Albaceteko zinemaldirako. Geroztik ez dugu beste inon taularatu, eta oraingoz ez dugu berriz taularatzeko inolako asmorik. Proiektuarekin jarraitu nahiko genueke, bai, baina ez dakigu noiz. Aspalditik geneukan buruan artista haiekin kolaboratu eta elkarrekin zerbait egiteko gogoa. Jada egin dugu, eta nork daki denborarekin berriz eskaintzen dugun.
Eta kontzertua nola egituratzeko asmoa duzue? Zuen ohiko emanaldia izango da?
Gure azken hiru biniloak aurkeztuko ditugu. Fregoli diskoa osorik joko dugu, baita aurreko bietako –Gronhölm eta Fosbury, alegia– abesti gehienak ere. Azken finean, Inoren Ero Ni taldearen kontzertu arrunt bat izango da, aparteko berezitasunik edo ezusterik gabe. Beraz, gure azken urtetako trilogian oinarrituta egon