Hogei urteko ibilbideari errepasoa ematen ari dira azkenaldian Gozategi taldekoak. Azaroan aurkeztu zuten beren azken diskoa, 1992-2012 All Stars eta ordutik hona diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eman dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan.
Datorren kontzertua, Donostian emango dute, Victoria Eugenia antzokian, eta zerbait berezia eskaini nahi dute bertan. Taldearen historia eta horrekin lotuta dauden abestiak eskainiko dituzte otsailaren 2an, iluntzeko 20:00etatik aurrera.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroren truke, www.kutxasarrerak.net atarian. Beraz, etxetik gertu eta modu desberdinean Gozategi taldearen kontzertua ikusteko aukera izango dugu otsaileko lehen asteburuan.