Sokamuturrean ibili dira dozenaka ume Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2013ko urtarrilaren 21a

Sansebastian festak ez dira oraindik amaitu Azpeitian, eta umeak Sokamutur txikian ibili dira goizean, Erdikaletik herriko plazara. Han, berriz, zezen txikiekin eta poniekin jolastu dute dozenaka haurrek, Arno ganadutegiko ganaduarekin. 16:00etan, berriz, haur parkea zabalduko dute Olazko Andre Mariaren plazan, eta ordu erdi beranduago Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenekin sokamuturra izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide